Saltatu edukira

Bibliaren atlasa

Bibliaren atlasa

Veamos “la buena tierra” edo Voyez le bon pays xehetasun handiko Bibliaren atlas bat da. Erabili ezazu zure ikasketa pertsonalean sakontzeko. Bibliako leku, hiri eta lurraldeen erreferentziez josia dago. Atlas honek, zure Bibliaren irakurketa eta ikasketan agertzen zaizkizun lekuak irudikatzen eta kokatzen lagunduko dizu. Gainera, geografiak Bibliako gertaeretan nola eragin duen ikusten lagunduko dizu.

Veamos “la buena tierra” edo Voyez le bon pays liburuxkan kolorezko mapa eta Bibliako lurraldeen grafiko asko daude. Bibliaren atlas honetan zure ikasketa pertsonala aberasteko eskema, antzezpen digital eta beste hainbat gauza daude.

Bibliaren atlas honen bidez, hau lortuko duzu:

  • Abraham, Isaak eta Jakoben bidaiak ulertzea.

  • Israelgo herriak Egiptotik atera zenetik Promestutako lurraldera heldu arte egin zuen bidea aztertzea.

  • Israelen eta bere etsaien kokalekuak konparatzea.

  • Jesusek bere zerbitzuan zehar bisitatu zituen lurraldeak aztertzea.

  • Biblian aipatutako Babilonia, Grezia eta Erromatar inperioek kontrolpean izan zuten eremuaren tamaina ulertzea.

Bibliaren atlasa dohainik eta online aurkitu dezakezu.