Saltatu edukira

Arbel biziduna

Animazio bideo motz hauek gai garrantzitsuei buruz ikas daitekeena era dibertigarrian erakusten dute.

 

Zer dira aurreiritziak?

Historian zehar aurreiritziek jendea kutsatu dute. Ikusi Bibliaren laguntzaz nola lortu ahal duzun zure bihotzean eraginik ez izatea.

Babestu zaitez informazio faltsutik

Ez sinetsi irakurri edo entzuten duzun guztia. Ikasi ezazu informazioa aztertzen gezurrak baztertzeko.

Zentzuz erabili dirua

Zure dirua orain ondo erabiltzen baduzu, behar duzunerako lagungarri izango zaizu.

Ez ito bizia ketan

Askok erretzen eta bapeatzen duten arren, beste asko uzten saiatzen ari dira. Zergatik? Hain txarra al da erretzea?

Bideojokoak: Benetako txapelduna al zara?

Bideojokoak dibertigarriak izan daitezke, baina arriskutsuak ere. Nola gainditu ditzakezu arriskuak eta benetako txapelduna izan?

Utzi atzean tristura

Zer egin dezakezu oso triste bazaude?

Zer jakin beharko zenuke kirolei buruz?

Kirolek oinarrizko gauzak irakatsi ditzakete, adibidez, elkarlana eta komunikazioa. Baina, kirolak zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena izan beharko luke?

Oroitu: edan aurretik, bi aldiz pentsatu

Alkohola edan eta gero, egin nahi ez dituzten gauzak egiten dituzte askok. Zer egin dezakezu alkohol gehiegi edatearen arazo eta arriskuetatik babesteko?

Nola hitz egin dezaket gurasoekin?

Nola hitz egin dezakezu gurasoekin, hitz egiteko gogorik ez duzunean?

Nork du kontrola? Zuk ala zure gailuek?

Konektatuta bizi zaitezke, baina teknologiak ez zaitu kontrolatu behar. Nola jakin dezakezu gailuen menpe zaudela? Nola berreskuratu dezakezu kontrola?

Nola lortu dezaket askatasun gehiago?

Agian, askatasun gehiago izateko heldua zarela pentsatzen duzu, baina zure gurasoak ez daude zurekin ados. Zer egin dezakezu zure gurasoen konfiantza irabazteko?

Nola gelditu ditzaket zurrumurruak?

Ez utzi elkarrizketak zurrumurru kaltegarri bihurtzen.

Benetako maitasuna ote da?

Ikasi itzazu erakarpena, maitemintze itsua eta benetako maitasunaren arteko desberdintasunak.

Ez amore eman! Talde presiotik aska zaitezke!

Ikusi itzazu ausardiaz zeure erabakiak hartzeko lau aholku.

Ez zaitzala sareak harrapatu

Ondo pasatu eta seguru ibili zure lagunekin konektatzen zarenean.

Zer da benetako laguna?

Erraza da ustezko lagunak izatea. Nola aurki dezakezu, ordea, benetako laguna?

Astindu bullyinga inor jo gabe

Jakin ezazu bullyinga zergatik gertatzen den eta aurre nola egin.