Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Zer egin dezaket sexu-harremanak izateko presioari aurre egiteko?

Zer egin dezaket sexu-harremanak izateko presioari aurre egiteko?

 «Eskolan nenbilenean, norbaitek sexu-harremanak izan zituela esaten bazuen, beste guztiek gauza bera egin nahi zuten atzean ez geratzeko. Azken finean, nork izan nahi du gelako arraroa?» (Elaine, 21 urte).

 Sentitu al duzu inoiz sexu-harremanak izateko presioa beste guztiek izaten dituztela dirudielako?

 Bultzatu al zaitu noizbait maite duzun pertsonak sexu-harremanak izatera?

 Hala bada, artikulu honek besteen edo zure desiren presioari aurre egiten lagunduko dizu. Era honetara, erabaki onak hartu ahal izango dituzu.

 Ideia okerrak eta errealitatea

 IDEIA OKERRA: Mundu guztiak ditu sexu-harremanak (nik ezik).

 ERREALITATEA: Inkesta baten arabera, 18 urteko hirutik bi gaztek sexu-harremanak izan zituztela esan zuten. Baina honek, gazte askok (% 30⁠ak baino gehiagok) ez dituztela izan esan nahi du. Beraz, «mundu guztiak» ez ditu sexu-harremanak izan.

 IDEIA OKERRA: Sexu-harremanek gure harremana estutuko dute.

 ERREALITATEA: Hori da gazte batzuek euren neska-lagunari esaten diotena sexu-harremanak izateko konbentzitu nahian. Baina errealitatea bestelakoa da. Mutil askok neska-lagunarekin hausten dute sexu-harremanak izan ondoren. Horrek, normalean, neska suminduta eta dezepzionatuta uzten du, mutila berarekin maiteminduta zegoela edo beraien artean gutxienez zerbait zegoela uste zuelako. a

 IDEIA OKERRA: Bibliak sexu-harremanak debekatzen ditu.

 ERREALITATEA: Bibliak sexuari buruzko ikuspuntu positiboa bultzatzen du. Baina sexu-harremanak ezkonduta dauden gizon eta emakume baten artean bakarrik izan behar direla esaten du (Hasiera 1:28; 1 Korintoarrei 7:3).

 IDEIA OKERRA: Bibliako arau moralak jarraitzen baditut, ez naiz inoiz zoriontsu izango.

 ERREALITATEA: Sexu-harremanak izateko ezkondu arte itxaroten baduzu, zoriontsuago izango zara. Zergatik? Ez dituzulako ezkondu aurretik sexu-harremanak izateak sortzen dituen kezkak, damuak eta segurtasun falta izango.

 Ondorioa: Sexu-harremanak ezkon-garairako uzteak ez du inor kaltetu, baina sexu-harremanak ezkondu aurretik izateak, bai.

 Aurre egin sexu-harremanak izateko presioari

  •   Izan argi zure balio moralak. Bibliaren arabera, pertsona helduak «ona eta txarra bereizteko gaitasuna entrenatu» dutenak dira (Hebrearrei 5:14NWT). Beraien balio moralak argi dituztenez, zailagoa da besteen presiopean amore ematea.

     «Ahal dudan guztia egiten dut zuzena dena egiteko eta izen ona izateko. Beraz, ez nintzateke sekula hau kaltetuko lukeen egoeran jarriko» (Alicia, 16 urte).

     Pentsatu honetan: Zer-nolako izena eduki nahi duzu besteen aurrean? Merezi al du zure izen ona galtzea besteen oniritzia izatearren?

  •   Kontuan hartu ondorioak. Bibliak dio: «Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du» (Galaziarrei 6:7). Imajinatu ezazu nolakoa izango litzatekeen zure eta beste pertsonaren bizitza etorkizunean, sexu-harremanak izateko presioaren aurrean amore emango bazenu. b

     «Ezkondu aurretik sexu-harremanak izateak erru, damu eta maitatua ez izatearen sentimenduak ekartzen ditu askotan. Gainera, nahigabeko haurdunaldia izateko edo sexu-transmisiozko gaixotasunen bat harrapatzeko arriskua duzu» (Sienna, 16 urte).

     Pentsatu honetan: Sexuari buruzko liburu batek galdetzen du: «Zure lagunek kaltetu zaitzaketen gauzak egitera bultzatzen bazaituzte, uste al duzu ona izango litzatekeela horrelako jendearekin elkartzea eta gauza garrantzitsuetan beraien aholkuak jarraitzea?» (Sex Smart).

  •   Sexuari buruzko ikuspuntu orekatsua izan. Berez, sexua ez da txarra. Izan ere, bikote ezkonduek beraien harremanaren alderdi honetaz gozatu behar luketela esaten du Bibliak (Esaera Zaharrak 5:18, 19).

     «Sexua Jainkoak sortutako gauza politen artean dago. Gizakiok horretaz disfrutatzea nahi du, baina ezkon-bizitzaren barruan. Horrela ezarri zuen hasieratik» (Jeremy, 17 urte).

     Pentsatu honetan: Egunen batean ezkontzen bazara, sexu-harremanak eduki ahal izango dituzu eta hauetaz erabat gozatu ahal izango duzu, aurretik aipatutako ondorio txarrak jasan behar izan gabe.

a Noski, beti ez dira mutilak sexu-harremanak izateko presioa egiten dutenak; askotan neskek ere egiten dute.

b Ondorioen artean, besteak beste, nahigabeko haurdunaldiak daude. Eta, adinaren arabera, arazo legalak egon daitezke adin txikikoekin sexu-ekintzak burutzeagatik.