Saltatu edukira

Amerikar sekta bat al dira?

Amerikar sekta bat al dira?

 Gure egoitza nagusia Ameriketako Estatu Batuetan dago. Hala ere, ez gara amerikar sekta hurrengo arrazoiengatik:

  •   Batzuek sekta bat erlijio ofizial batetik banandu den taldea dela diote. Baina Jehobaren lekukook ez gara beste erlijio-talde batetik banandu. Aitzitik, lehen mendean praktikatzen zen kristautasuna berrezarri dugula uste dugu.

  •   Jehobaren lekukook 230 herri eta lurralde baino gehiagotan berri onen zabaltze-lanean jarduten gara. Ez du axola non bizi garen; gure leialtasuna Jehobari eta Jesu Kristori zor diogu batez ere, ez Estatu Batuetako gobernuari ezta bestelako edozein giza gobernuri ere (Joan 15:19; 17:15, 16).

  •   Gure sinesmenak ez daude Estatu Batuetako erlijio-buru baten idazlanetan oinarrituta, Biblian baizik (1 Tesalonikarrei 2:13).

  •   Jesu Kristoren jarraitzaileak gara; ez dugu inongo giza buruzagirik (Mateo 23:8-10).