Saltatu edukira

Jehobaren lekukoek beraien Biblia al dute?

Jehobaren lekukoek beraien Biblia al dute?

 Jehobaren lekukoek Biblia ikasteko itzulpen desberdinak erabili dituzte. Hala ere, eskuragarri dagoen hizkuntzetan New World Translation of the Holy Scriptures itzulpena bereziki eskertzen dute. Zergatik? Jainkoaren izena erabiltzen duelako, eta itzulpen zehatza eta argia delako.

  •   Jainkoaren izena erabiltzen du. Hainbat Biblia argitaratu dituztenek, ez dute bere benetako egilea goretsi. Adibidez, biblia-itzulpen batean, parte hartu zuten 70 pertsonen izenak agertzen dira. Aldi berean, Bibliaren egilearen izena, hau da, Jehoba, ez da inon ere agertzen.

     Baina New World Translation itzulpenak, testu originalean oinarrituz, milaka lekuetan jarri du Jainkoaren izena. Gainera, itzuli dutenen izenak ez dira ezagutzera eman.

  •   Zehatza da. Bibliaren itzulpen guztiak ez datoz bat Bibliaren jatorrizko mezuarekin. Itzulpen batzuek Mateo 5:22 honela itzultzen dute: «Hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da». Baina testu originalean, «Gehena» terminoa erabiltzen da, eta ez «infernua». Itzultzaileek «infernua» hitza jartzea erabaki zuten, gaiztoak infernuko sutan betirako egongo direla sinesten zutelako. Baina sinesmen hau ez dago Biblian oinarrituta. New World Translation itzulpenak zehaztasunez itzultzen du: «Baina “Ergel halakoa!” esaten duenak, suzko Gehenan amaitzeko arriskua izango du».

  •   Hizkuntza argia erabiltzen du. Itzulpen on bat ez da zehatza bakarrik izan behar, argia, hau da, ulertzeko erraza ere izan behar da. Ikusi dezagun adibide bat. Erromatarrei 12:11n, Paulo apostoluak, literalki «irakiten dagoen espiritua» esan nahi duen terminoa erabili zuen. Agian, gaur egun, termino hau ez da ondo ulertzen. Horregatik, New World Translation itzulpena honela itzultzea erabaki zen: «Espirituak gogo biziz bete zaitzatela».

 Jainkoaren izena erabili, zehatza izan eta hizkuntza argia erabiltzeaz aparte, New World Translation itzulpenak beste berezitasun bat du: dohainik banatzen da. Honi esker, milioika pertsonek Biblia beraien ama-hizkuntzan irakurri dezakete, baita beraien kabuz Biblia eskuratu ezin dutenek ere.