Saltatu edukira

Jehobaren lekuko egin behar al naiz Biblia beraiekin aztertzen badut?

Jehobaren lekuko egin behar al naiz Biblia beraiekin aztertzen badut?

 Ez, ez zaude behartua. Milioika pertsonak ikasten du Biblia gurekin Jehobaren lekuko izan beharrik gabe. a Ikastaroaren helburua Bibliak irakasten duena ezagutzea da. Fedea norberaren kontua denez, zuk erabaki behar duzu ezagutza horrekin zer egingo duzun (Josue 24:15).

Erabili al dezaket ikastaroan nire Biblia?

 Bai, noski. Zure Biblia gustura erabiliko dugu ikastaroan. Bestalde, hizkuntza askotan eskuragarri dagoen eta erraz irakurtzen den Traducción del Nuevo Mundo edo Traduction du monde nouveau biblia-itzulpena erabiltzea atsegin dugu. Nahiko bazenu, doako ale bat emango genizuke. Hala ere, ia edozein biblia-itzulpenetan aurkituko duzu Bibliako itxaropen eta salbamen mezua.

Zergatik aztertzen duzue Biblia Jehobaren lekuko egiten ez den jendearekin?

  •   Arrazoi nagusia Jainkoari diogun maitasuna da. Bere nahia kristauek ikasten dutena besteei irakastea da (Mateo 22:37, 38; 28:19, 20). Guretzako ohore handia da Jainkoarekin batera lan egitea Bibliak dioena jendeari erakusten (1 Korintoarrei 3:6-9).

  •   Lagun hurkoari diogun maitasunak ere bultzatzen gaitu (Mateo 22:39). Ikasten ditugun gauza zoragarriak besteei zabaltzeak poztasun handia ematen digu (Eginak 20:35).

a Gure biblia-ikastaroen norainokoa ikus dezazun, 2023 urtean zehar, hilero, 7.281.212 biblia-ikastaro izan genituen eta ikastaro askotan ikasle bat baino gehiago izaten zen. Hala ere, 269.517 lagun soilik bataiatu ziren urte horretan Jehobaren lekuko izateko.