Saltatu edukira

Zergatik ez dituzte Jehobaren lekukoek urtebetetzeak ospatzen?

Zergatik ez dituzte Jehobaren lekukoek urtebetetzeak ospatzen?

 Jehobaren lekukoek ez ditugu urtebetetzeak ospatzen Jainkoak ez dituela gustuko uste baitugu. Nahiz eta Bibliak urtebetetzeak ospatzea ez duen zehazki debekatzen, ospakizun hauen ezaugarri nagusien inguruan arrazoitzen eta Jainkoaren ikuspuntua zein de jakiten laguntzen digu. Ikus itzazu urtebetetze ospakizunen lau ezaugarri nagusi eta hauekin erlazionaturiko biblia-printzipio batzuk.

  1.   Urtebetetze ospakizunek erro paganoak dituzte. Entziklopedia batek dioenez, ospakizun hauek uste honetan oinarritzen dira: pertsona bakoitzaren urtebetetze egunean «espiritu gaizto eta indar maltzurrek pertsona horri erasotzeko aukera dute» eta «lagunen presentziak eta zorte oneko adierazpenek pertsona hori babesten laguntzen dute» (Funk & Wagnalls Standard Dictionary of Folklore, Mythology, and Legend). Beste liburu batek dioenez, antzina, urtebetetzeen erregistroak «horoskopoa egokitzeko ezinbestekoak ziren», horoskopoa «astrologiaren zientzia misteriotsuan» oinarriturik izanik (The Lore of Birthdays). Liburu honek, gainera, «herri-sinesmenetan urtebetetze kandelek desioak betetzeko magia berezia» dutela esaten du.

     Bibliak, bestalde, magiaren erabilera, aztikeria, espiritismoa «eta horrelakoak» gaitzesten ditu (Deuteronomioa 18:14; Galaziarrei 5:19-21). Izan ere, Jainkoak Babilonia hiria gaitzesteko arrazoietariko bat, bertako biztanleek astrologia praktikatzea izan zen, aztikeria mota bat baita (Isaias 47:11-15). Jehobaren lekukook ez gara ohitura guztien erroez arduratzen, baina Bibliak halako argibideak ematen dituenean, ez ditugu alde batera uzten.

  2.   Lehen kristauek ez zituzten urtebetetzeak ospatzen. The World Book Encyclopediak esandakoaren arabera, «lehenengo kristauek inoren urtebetetzea ospatzea ohitura paganoa zela uste zuten». Apostoluek eta Jesusek berak irakatsi zituen jarraitzaileek, kristau guztiek jarraitu behar zuten eredua ezarri zutela esaten du Bibliak (2Tesalonikarrei 3:6).

  3.   Kristauei oroitzeko eskatzen zaien ospakizun bakarra ez dago jaiotegun batekin loturik, heriotza egun batekin baizik: Jesusen heriotza eguna (Lukas 22:17-20). Hau ez da harritzekoa, Bibliak honako baitio: «Hobe heriotza-eguna, jaioteguna baino» (Kohelet 7:1). Jesusek, lurreko bizitza amaitu zuenerako, Jainkoaren aurrean izen ona zuen, bere heriotza eguna jaioteguna baino garrantzitsuagoa eginez (Hebrearrei 1:4).

  4.   Bibliak ez du azaltzen Jainkoaren zerbitzariek urtebetetzeak ospatzen zituztenik. Hau ez da kasualitate hutsa. Izan ere, Bibliak Jainkoa zerbitzatzen ez zuten bi pertsonen urtebetetze ospakizunei buruz hitz egiten du eta, gainera, modu negatiboan azaltzen ditu hauek (Hasiera 40:20-22; Markos 6:21-29).

Sentitzen al dute Jehobaren lekukoen haurrek ondo pasatzea galarazten zaiela urtebetetzeak ez ospatzeagatik?

 Guraso guztiak bezala, Jehobaren lekukook gure haurrei maite ditugula adierazten diegu urte osoan zehar, opariak emanez eta festa atsegingarriak izanez. Jainkoaren eredu perfektua jarraitzen saiatzen dira, Jehobak gauza onak ematen baitizkie aldiro bere haurrei (Mateo 7:11). Jehobaren lekukoon haurrek ez dute sentitzen ondo pasatzea galarazten zaienik, hurrengo hitzek azaltzen duten bezala:

  •   «Opari bat espero ez duzunean jasotzea dibertigarriagoa da» (Tammy, 12 urte).

  •   «Nahiz eta oparirik ez jaso nire urtebetetze egunean, nire gurasoek opariak ematen dizkidate beste egun batzuetan. Horrela izatea gustatzen zait, espero gabe» (Gregory, 11 urte).

  •   «Goxoki batzuek eta kanta batek festa bat egiten dutela uste al duzu? Etorri nire etxera eta ikusi zer den benetako festa!» (Eric, 6 urte).