Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Osasun mentalarekin arazoak dituen norbaiti laguntzeko moduak

Osasun mentalarekin arazoak dituen norbaiti laguntzeko moduak

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Adiskidea, edozein garaitan adiskide: egun beltzetan, anaia azaltzen da» (ESAERA ZAHARRAK 17:17, Ol).

Zer esan nahi du aipu honek?

Gure lagunen batek osasun mentalarekin lotutako arazoren bat badu, normala da zer egin ez jakitea. Baina zenbat maite dugun erakutsi ahal diogu bere arazoari aurre egiten lagunduz. Nola?

Nola laguntzen digu?

«Gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor» (SANTIAGO 1:19-20).

Zure lagunari laguntzeko modu onenetako bat hitz egin nahi duenean entzutea da. Ez duzu esaten duen guztiari erantzun beharrik. Jakinarazi iezaiozu entzuten ari zarela eta beraz arduratzen zarela. Saiatu zaitez nola sentitzen den ulertzen, eta ez epaitu edo kritikatu. Gogoratu, agian, benetan sentitzen ez dituen gauzak esango dituela, nahiz eta gero esandakoaz damutu (Job 6:2, 3).

«Eman adore bihozgabetuei» (1 TESALONIKARREI 5:14).

Zure lagunak atsekabea edo ezertarako balio ez duela sentitu dezake agian. Beraz, zenbat inporta zaizun esaiozu. Horrela kontsolatu eta animatu egingo duzu, zehatz-mehatz zer esan ez jakin arren.

«Adiskideak beti zaitu maite» (ESAERA ZAHARRAK 17:17).

Eskaini iezaiozu laguntza. Zer behar duen badakizula pentsatu beharrean, bere alde egin dezakezuna galdetu berari. Zure lagunari zaila egiten bazaio behar duena azaltzea, aipatuiozu elkarrekin egin dezakezuen zerbait, adibidez paseotxo bat ematea. Dendara joateko, garbitzen laguntzeko edo beste gauzaren bat egiteko ere eskaini zaitezke (Galaziarrei 6:2).

«Izan jasankor guziekin» (1 TESALONIKARREI 5:14, EABLB).

Agian zure lagunak ez du beti hitz egiteko gogorik izango. Baina, gogoratu iezaiozu berak hitz egin nahi duenean, hortxe egongo zarela entzuteko prest. Bere gaixotasunagatik, zure lagunak minduko zaituen zerbait egin edo esango du beharbada. Baliteke zurekin dituen planak bertan behera uztea edo umore txarrez egotea. Zure lagunari laguntzen diozunean, ulerkorra izan eta pazientzia erakutsi (Esaera Zaharrak 18:24).

Zure laguntza oso lagungarria izan daiteke

«Ahal dudan guztia egiten dut laguntzeko prest dagoen adiskidea izateko. Nahiz eta bere arazoen konponbiderik ez dudan, beti saiatzen naiz esaten duena entzuten. Batzuetan, hori besterik ez du behar hobeto sentitzeko» (Farrah. a Bere lagunak elikadura eta antsietate nahasmendua eta depresio larria du).

«Nire lagunetako bat oso atsegina eta baikorra da. Behin, bere etxera gonbidatu eta otordu goxo bat prestatu zidan. Giro eder hartan, nire bihotza ireki ahal izan nion. Horrek asko animatu ninduen!» (Ha-eun. Depresio larria du).

«Pazientzia oso garrantzitsua da. Nire emazteak mintzen nauen zerbait egiten duenean, erruduna bere gaixotasuna dela gogoratzen dut, ez bera. Honek ez haserretzen eta berarekin atseginagoa eta ulerkorragoa izaten laguntzen dit» (Jacob. Bere emazteak depresio larria du).

«Nire emazteak izugarri laguntzen eta animatzen nau. Antsietatearen ondorioz zapalduta sentitzen naizenean, ez nau inoiz egin nahi ez dudan zerbait egitera behartzen. Beraz, batzuetan, ezin du gustatuko litzaiokeena egin. Izugarri estimatzen dut bere eskuzabaltasuna eta nire alde sakrifizioak egiteko duen gogoa» (Enrico. Antsietate nahasmendua du).

a Izen batzuk aldatuak izan dira.