Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Etorkizunari buruzko egia

Etorkizunari buruzko egia

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zer ekarriko ote digun etorkizunak? Bibliak hemendik gutxira guztioi eragingo diguten gertakari garrantzitsuak aipatzen ditu.

Jesusek Jainkoaren Erreinua «hurbil dela» nola jakin azaldu zuen (Lukas 21:31). Gerra izugarriak, lurrikara handiak, goseteak eta izurriteak, besteak beste, egongo zirela aurresan zuen. Horixe da, hain zuzen ere, gaur egun ikusten ari garena (Lukas 21:10-17).

Bibliaren arabera, giza agintaritzaren «azken egunetan» jendeak jokaera txarra izango zuen. Profezia hori 2 Timoteori 3:1-5 pasartean irakurri dezakezu. Ez al dituzte hitz horiek ondo deskribatzen gaur egungo jendearen jarrera eta ekintzak?

Zer esan nahi du horrek? Hemendik gutxira, Jainkoaren Erreinuak aldaketa handiak egingo dituela eta lurreko egoerak hobera egingo duela (Lukas 21:36). Jainkoak lurrarentzako eta bertan biziko direnentzako gauza onak promesten dituela dio Bibliak. Ikus ditzagun adibide batzuk.

GOBERNU ONA

«Agintea, aintza eta erregetza eman zizkioten [Jesusi]: herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak zerbitzatzen zuen. “Haren aginteak beti iraungo du, ez du azkenik izango, haren erregetza ez da inoiz hondatuko”» (DANIEL 7:14).

Esanahia: Jainkoak parekorik ez duen mundu mailako gobernu bat ezarri eta bere Semea horren Errege egin du. Zuk ere gobernu horren agintaritzapean zoriontsu bizitzeko aukera duzu.

OSASUN PERFEKTUA

«Bizilagun batek ere ez du “akiturik [gaixorik] nago” esango» (ISAIAS 33:24, Ol).

Esanahia: Ez du inork inolako desgaitasunik izango, ezta gaixotasunik ere. Betirako bizitzeko aukera izango duzu.

ERABATEKO BAKEA

«Ikus Jaunaren egintzak […]: mundu osoan guduak geldiarazi» (46. SALMOA 9, 10 [46:8, 9, NWT]).

Esanahia: Ez da berriz gerra mehatxurik egongo, ezta horiek sortzen duten sufrimendurik ere.

LURRA PERTSONA ONEZ BETETA EGONGO DA

«Itxaron ezazu pixka batean, eta ikusiko duzu ez dela bizi bekataria […]. Otzanak bada izango dira herentziaz lurraren jabeak» (36. SALMOA 10, 11, Ur [37:10, 11, NWT]).

Esanahia: Ez da gehiago pertsona gaiztorik egongo, Jainkoa obeditzeko prest daudenak besterik ez.

LUR OSOA PARADISU BIHURTUKO DA

«Etxeak egin eta bertan biziko dira, mahastiak landatu eta fruitua jango» (ISAIAS 65:21, 22).

Esanahia: Lurra leku zoragarria izango da. Jainkoak otoitzean eskatzen dioguna beteko du: «lurrean» bere nahia egitea (Mateo 6:10).