Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Talaiako beste artikulu batzuk

Talaiako beste artikulu batzuk

Berriemaile askok JW Library® aplikazioa erabiltzen dute bilerak prestatzeko, eta asko eskertzen dute Talaiaren ikasketarako artikulu bakoitzera eramaten duen esteka izatea. Baina, Talaiaren ikasketarako edizioak askotan janari espirituala duten beste artikulu batzuk ere baditu. Nola topatu ditzakezu artikulu hauek JW Library aplikazioan ahalik eta etekinik handiena ateratzeko?

  • Talaia ikasketarako artikulu bakoitzaren amaieran, «Gehiago irakurtzeko» izeneko azpititulu bat dago. Azpitituluaren azpian, «Ale honetako beste artikulu batzuk» esteka ukitu. Aurkibidea berrikustean, ikasketarako artikulu bakoitzaren izenburua eta zenbakia ikusiko duzu. Ukitu irakurri nahi duzun beste artikulu baten izenburuan.

  • JW Library aplikazioko Hasiera orriko «Ikusi berriena» atalean, deskargatu Talaiaren ale berri bakoitza, hau agertzen denean. Ireki deskargatutako aldizkaria eta bilatu aurkibidean agertzen diren artikulu guztiak, hauetatik etekinik handiena ateratzeaz ziurtatzeko.