Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

7. ATALA

Zure haurra hezten

Zure haurra hezten

«Izan beti gogoan [bihotzean] gaur ematen dizkizudan agindu guztiok; irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei» (Deuteronomioa 6:6, 7)

Jehobak familia sortu zuenean, haurrak gurasoen ardurapean ipini zituen (Kolosarrei 3:20). Beraz, zure erantzukizuna da, guraso izanik, zure seme-alabei Jehoba maitatzen eta heldu arduratsuak bihurtzen irakastea (2 Timoteori 1:5; 3:15). Gainera, zure seme edo alabaren bihotzean dagoena jakitea ere lortu behar duzu. Noski, zuk zeuk ezartzen diezun eredua guztiz garrantzitsua da. Izan ere, errazago irakatsi ahal izango diezu zure umeei Jainkoaren Hitza, zuk zeuk bihotzean baduzu (40. Salmoa 9 [40:8NM]).

1 ERRAZTU ZURE HAURREI ZUREKIN HITZ EGITEA

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi [motel]» (Santiago 1:19-20). Zure nahia, zure haurrek zurekin askatasunez hitz egin dezaketela senti dezatela da. Hitz egiteko beharra dutenean, zu entzuteko prest zaudela jakin behar dute. Beraz, sortu ezazu giro lasaia erraz mintza daitezen (Santiago 3:18). Gogorregia edo kritikatzailea zarela uste badute, ez dizute benetan beraien barnea irekiko. Izan pazientzia zure haurrekin eta sarri ziurtatu iezaiezu maite dituzula (Mateo 3:17; 1 Korintoarrei 8:1).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Izan zaitez hurbilerraza zure haurrek zurekin hitz egiteko beharra dutenean

  • Izan zure haurrekin hitz egiteko ohitura eta ez arazoak dituztenean soilik

2 SAIATU ULERTZEN BENETAN ZER ESAN NAHI DUTEN

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Zuhurrak ongi pentsatuta jokatzen du» (Esaera Zaharrak 13:16). Batzuetan zure umeen hitzen atzean begiratu beharko duzu beraien benetako sentimenduak ulertzeko. Gazteek gauzak puzteko edo benetan esan nahi ez dutena esateko ohitura izaten dute. «Entzun baino lehen erantzuten duenak zentzugabearen lotsa jasan beharko du» (Esaera Zaharrak 18:13). Ez zaitez berehala haserretu (Esaera Zaharrak 19:11).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Zure seme-alabek edozer esanda ere, ez iezaiezu hitzik kendu eta ez ezazu neurriz kanpoko erantzunik izan ere

  • Saiatu gogoratzen nola sentitzen zinen eta zuretzat zer zen garrantzitsua beraien adin berbera zenuenean

3 AGERTU ADOSTASUNA

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Seme, entzun aitaren oharrak eta ez baztertu amaren irakaspenak» (Esaera Zaharrak 1:8). Jehobak gurasoak, bai aita eta bai ama, ipini ditu beraien haurren gain. Zuei begirune izaten eta zuen esana betetzen irakatsi behar diezue (Efesoarrei 6:1-3). Gurasook ez baduzue «ikuspegi eta iritzi bat bera», haurrek antzeman egingo dute (1 Korintoarrei 1:10). Beraz, elkarrekin ados ez bazaudete, saia zaitezte zuen umeen aurrean desadostasunik ez azaltzen, guraso gisa dizueten begirunea ahuldu bailiteke.

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Hitz egin eta adostu zuen haurrak nola diziplinatuko dituzuen

  • Zuk eta zure bikoteak zuen umeen heziketari buruzko iritzi ezberdina baduzue, saiatu zaitez zure bikotearen ikuspuntua ulertzen

4 IZAN EGITASMO BAT

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du» (Esaera Zaharrak 22:6). Zure haurren heziketak arrakasta izatea ez da ustekabean gertatzen. Egitasmo bat behar duzu, zure haurrak diziplinatzea barne duena (127. Salmoa 4; Esaera Zaharrak 29:15, 17). Diziplinatzeak ez du zigortzea bakarrik esan nahi, baizik eta zure haurrei arauen atzean dauden arrazoiak ulertaraztea ere (Esaera Zaharrak 28:7). Honekin batera, irakats iezaiezu Jainkoaren Hitza maitatzen eta bere printzipioak ulertzen (1. Salmoa 2). Eta honek, kontzientzia sendoa garatzen lagunduko die (Hebrearrei 5:14).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Ziurta ezazu zure umeek Jainkoa benetako pertsona gisa ikusten dutela eta berarengan konfiantza izan dezaketela

  • Lagundu iezaiezu moraltasunaren aldetik arriskutsuak diren gauzak antzematen eta baztertzen, Interneten edo sare sozialetan daudenak esaterako. Eta harrapari sexualen eskuetatik ihes egiten ere irakatsi iezaiezu

«Hezi hasiera-hasieratik gaztea»