Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

106. KANTA

Maitasuna landu dezagun

Maitasuna landu dezagun

(1 Korintoarrei 13:1-8)

  1. 1. Jehobaren ezaugarriak,

    denak dira zoragarriak.

    Baina denetan ederrena

    maitasuna da handiena.

    Izan naiteke jakintsua,

    ausart, trebe edo sutsua.

    Baina ez naiz ezer, badakit,

    ez baldin badut maitasunik.

  2. 2. Prest dago beti laguntzeko,

    besteak goxo babesteko.

    Inoiz ez du gaizki pentsatzen,

    ez da aguro haserretzen.

    Anai-arrebei barkatzeko,

    leialki probak gainditzeko,

    maitasuna segi indartzen

    inoiz ez delako itzaltzen.

(Ikusi Jn 21:17; 1 Ko 13:13; Ga 6:2 ere)