Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

134. KANTA

Seme-alabak: Jehobak emandako altxorrak

Seme-alabak: Jehobak emandako altxorrak

(127. Salmoa 3-5)

  1. 1. Haurtxo bat izan baduzu,

    Jainkoaren opari bikaina

    jaso duzu zaindu dezazun,

    altxor berezia baita.

    Eginkizun eder honetan

    gida gabe ez zara egongo.

    Jehobak lagunduko zaitu

    ardura handiz jokatzeko.

    (ERREPIKA)

    Hezi zeure seme-alabak

    Jehobaren esanetan.

    Bere Hitza izango dute

    beti euren bihotzetan.

  2. 2. Jaungoikoaren legeak

    jarrai itzazu bihotz-bihotzez;

    irakatsi behin eta berriz

    zeure haurrei maitasunez.

    Egunean zehar mintzatuz,

    altxatzean ‘ta oheratzean,

    zoriontsu izango dira

    agindu hauek oroitzean.

    (ERREPIKA)

    Hezi zeure seme-alabak

    Jehobaren esanetan.

    Bere Hitza izango dute

    beti euren bihotzetan.

(Ikusi Dt 6:6, 7; Ef 6:4; 1 Tm 4:16 ere)