Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Adiskidetasunak: bakardadea gainditzeko laguntza | Zer dio Bibliak?

Adiskidetasunak: bakardadea gainditzeko laguntza | Zer dio Bibliak?

 Osasun adituen arabera, bakardadea mundu mailan osasun arazo larria izan da 2023​an. Ba al dago arazo hau konpontzeko irtenbiderik?

  •   «Bakardadea eta isolamendua gure osasun eta ongizaterako mehatxu larriak dira», dio Vivek Murthy doktoreak, Estatu Batuetako zirujau orokorrak. Baina esperantza ere ematen du: «Hauei aurre egitea gure esku dago». Zer egin dezakegu? «Egunero gure adiskidetasunak estutzeko pauso txikiak eman». a

 Ez da beharrezkoa isolatuta egotea bakarrik sentitzeko. Asko hala sentitzen dira jende artean daudenean ere. Arrazoia kontuan hartu gabe, Bibliak bakardadeari aurre egiten lagundu ahal zaitu. Bertan, adiskidetasunak estutzeko eta bakardadeari aurre egiteko aholku baliagarriak daude.

Biblia printzipio baliagarriak

 Ondo komunikatu besteekin. Ez hitz egin zeure sentimenduei buruz bakarrik, entzun besteak nola sentitzen diren ere. Zenbat eta interes gehiago erakutsi, orduan eta estuagoa izango da adiskidetasuna.

  •   Biblia printzipioa: «Ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baizik» (Filipoarrei 2:4).

 Zabaldu zure lagun taldea. Adin, kultura eta herrialde desberdinetako pertsonei aukera bat eman.

  •   Biblia printzipioa: «Zabaldu zuek ere zeuen bihotzak» (2 Korintoarrei 6:13).

 Adiskidetasunak nola estutzeari buruz gehiago jakiteko, irakurri «Cómo saciar la sed de amistad» edo «Comment combler notre besoin d’amitié» artikulua.

a 2023ko Our Epidemic of Loneliness and Isolation: The U.S. Surgeon General’s Advisory on the Healing Effects of Social Connection and Community (Estatu Batuetako bakardade eta isolamenduari buruzko zirujau orokorraren txostena).