Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Etorkizun hobe baten esperantza ziurra

Etorkizun hobe baten esperantza ziurra

 Etorkizunean egoerak hobera egingo duela uste al duzu? Arazo larriak izan arren, asko jarrera positiboa izaten saiatzen dira. Baina, benetan espero al dezakegu egoerak hobera egitea? Bai! Bibliak etorkizun hobea izango dugula ziurtatzen digu.

 Zer esperantza ematen digu Bibliak?

 Bibliak gizakiak dituen arazo handiak azaltzen ditu. Hala ere, hauek betirako ez ditugula izango promesten du. Aztertu ditzagun adibide batzuk:

  •   Arazoa: Etxe falta

     Bibliak esaten duena: «Etxeak egin eta bertan biziko dira» (Isaias 65:21).

     Etorkizunean gertatuko dena: Bakoitzak bere etxea izango du.

  •   Arazoa: Langabezia eta pobrezia

     Bibliak esaten duena: «Nire aukeratuak baliatuko [edo disfrutatuko dute] beren lanaren emaitzaz» (Isaias 65:22).

     Etorkizunean gertatuko dena: Guztiek gustuko lana izango dute eta pozik sentiaraziko ditu.

  •   Arazoa: Injustizia

     Bibliak esaten duena: «Zuzenbidez aginduko duen erregea izango da, eta zuzenbidez gobernatuko duten gobernariak» (Isaias 32:1).

     Etorkizunean gertatuko dena: Guztiei justiziaz tratatuko zaie. Inor ez da gaizki tratatua izango arraza, posizio sozial edota maila ekonomikoarengatik.

  •   Arazoa: Desnutrizioa eta gosea

     Bibliak esaten duena: «Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan» (72. Salmoa 16).

     Etorkizunean gertatuko dena: Denek janari osasuntsu ugari izango dute. Inor ez da gose izango eta inork ez du desnutriziorik sufrituko.

  •   Arazoa: Krimena eta biolentzia

     Bibliak esaten duena: «Nor bere mahats-parrapean eseriko da, bere pikondopean, inoren beldurrik gabe» (Mikeas 4:4).

     Etorkizunean gertatuko dena: Ez da pertsona gaiztorik izango. Horren ordez, «zintzoak» biziko dira lurrean. Ondorioz, mundu guztia seguru biziko da (37. Salmoa 10, 29).

  •   Arazoa: Gerra

     Bibliak esaten duena: «Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko» (Isaias 2:4).

     Etorkizunean gertatuko dena: Bakea izango da lur osoan (72. Salmoa 7). Inor ez da triste egongo maite duen norbait gerran hil zaiolako eta ez da gerrengatik errefuxiaturik egongo.

  •   Arazoa: Gaixotasunak

     Bibliak esaten duena: «Bizilagun batek be ez dau “Geisorik nago” esango» (Isaias 33:24, EB).

     Etorkizunean gertatuko dena: Inork ez du ezintasunik edo gaixotasunik izango (Isaias 35:5, 6). Gainera, Bibliak honakoa promesten du: «Ez da gehiago heriotzarik izango» (Apokalipsia 21:4).

  •   Arazoa: Ingurugiroari sortutako kaltea

     Bibliak esaten duena: «Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra» (Isaias 35:1).

     Etorkizunean gertatuko dena: Lur osoa paradisu bihurtuko da gizakia bertan bizi ahal izateko. Hau da Jainkoak hasieratik nahi zuena (Hasiera 2:15; Isaias 45:18).

 Onegia al da Bibliaren esperantza egia izateko?

 Agian, hala dela pentsa dezakezu. Hala ere, Bibliak etorkizunari buruz dioena sakonago aztertzera animatzen zaitugu. Zergatik? Biblian aurkitzen ditugun promesak eta jendeak egiten dituen promesak eta aurreikuspenak oso desberdinak direlako. Bibliako promesak Jainkoarengandik datoz. Zergatik dira hain desberdinak? Ikusi ditzagun bi arrazoi:

  •   Jainkoa fidagarria da. Bibliak Jainkoak gezurrik ez duela esaten dio (Tito 1:1-2). Gainera, Jainkoak bakarrik du etorkizuna aurrez esateko gaitasuna (Isaias 46:10). Jainkoak aurrez esaten duen guztia beti betetzen da eta Biblian horren adibide asko aurkitzen ditugu. Gehiago jakin nahi baduzu, ikusi Nola egon gaitezke ziur Bibliak dioena egia dela? bideoa.

  •   Jainkoak gure arazoak konpontzeko boterea du. Bibliak Jainkoak «nahi duen guztia» egin dezakeela esaten du (135. Salmoa 5, 6). Beste hitz batzuetan, ezerk ezin du Jainkoa geldiarazi bere promesak betetzetik. Oraindik gehiago, Jainkoak lagundu egin nahi gaitu maite gaituelako (Joan 3:16).

 Noski, agian honakoa galdetuko zara: Jainkoak lagundu egin nahi bagaitu eta horretarako boterea badu, zergatik jarraitzen dugu horrenbeste arazo izaten? Galdera hau erantzuteko, ikusi Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten? bideoa.

 Nola beteko dira Bibliako promesak?

 Jainkoak bere Erreinua erabiliko du bere promesak betetzeko. Erreinu hau zeruan dagoen gobernu bat da. Gainera, Jesu Kristo izendatu du Erreinuko agintari eta lurra eta bertan bizi den jendea zaintzeko autoritatea eman dio. Zer egin zuen Jesusek lurrean egon zenean? Gaixoak sendatu, gose zirenei jaten eman, eguraldia kontrolatu eta hildakoak ere berpiztu zituen (Markos 4:39; 6:41-44; Lukas 4:40; Joan 11:43, 44). Horrela, Jainkoaren Erreinuko errege izanik, egingo duena erakutsi zuen.

 Jainkoaren Erreinuak nola lagunduko dizun jakiteko, ikusi Zer da Jainkoaren Erreinua? bideoa.

 Noiz beteko dira Bibliako promesak?

 Laster! Nola egon gaitezke ziur? Bibliak seinale bat eman zuelako. Gertakizun batzuk aurrez esan zituen eta hauek Jainkoaren Erreinua lurrean agintzen hastear dagoela erakusten dute (Lukas 21:10, 11). Eta seinale hauek, gaur egun betetzen ari direla ikusten dugu.

 Gehiago jakiteko, irakurri 2011⁠ko maiatzeko La Atalaya edo La Tour de Garde aldizkariaren artikulu hauek.

 Nola lagundu ahal digu gaur egun Bibliak ematen duen esperantzak?

 Bibliako idazle batek, Bibliak ematen duen esperantza «bizitzaren aingura tinko eta segurua» dela esan zuen (Hebrearrei 6:19). Aingurak itsasontzi bati ekaitzari aurre egiten laguntzen dion bezala, Bibliak etorkizunerako duen esperantza ziurrak gaur egun ditugun arazoei aurre egiten laguntzen digu. Esperantza honek lasai eta pozik egoten, argi pentsatzen eta osasuntsu mantentzen laguntzen digu (1 Tesalonikarrei 5:8).