Saltatu edukira

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

ZURE PRIBATUTASUNAREKIKO ERRESPETUA

 Zure pribatutasuna babesteko eta errespetatzeko konpromisoa dugu. Politika honek zuregandik jasotzen dugun edo zuk ematen diguzun edozein datu pertsonali gure webgunean eta Watchtower Bible and Tract Society of New York, INC.-ekin («Watchtower») lotutako edozein aplikaziotan emango zaion erabileraren oinarria ezartzen du. Gure webgunea bisitatzen duzunean, oinarrizko informazioa gordetzen dugu eta informazio hori modu seguru batean gordetzearen garrantzia aitortzen dugu eta informazio horri ematen diogun erabilerari buruz jakiteko aukera duzu. Datu pertsonal gisa ulertzen den informazioa eman edo ez aukeratu dezakezu. Politika honetan «datu pertsonal» izena honakoak bezalako informazioari dagokio: izena, helbide elektronikoa, helbidea, telefono zenbakia edo zu identifikatzeko erabili daitekeen beste edozein datu. «Webgune» hitzak, webgune hau eta gurekin lotura duten webguneak ditu barne, esaterako, apps.ps8318.com, ba.ps8318.com, stream.ps8318.com eta wol.ps8318.com.

DATU KUDEAKETARI BURUZKO INFORMAZIOA

 Webgune hau eta honekin lotutako aplikazio guztiak Watchtower erakundearenak dira. Hau New York-eko irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta Jehobaren lekukoen jarduerei eta beraien biblia-hezkuntzari babesa ematen die. Zure borondatez kontu bat ireki, dohaintzaren bat egin, bisita bat eskatu edo datu pertsonalak ematea beharrezkoa den beste edozein ekintza egiten baduzu, ondorengoei ematen diezu zure onarpena: Politika honi, Ameriketako Estatu Batuetan dagoen zerbitzari batean zure datuak gordetzeari eta datu hauek gorde, erabili, transferitu eta zure datu pertsonalak zure eskaera betetzeko beharrezkoak diren Whatchtower-i nahiz Jehobaren lekukoen herrialde desberdinetako jarduerei babesa ematen dieten erakunde-kolaboratzaileei datuak gordetzeari. Erakunde erlijioso honek mundu osoan zehar lan egin ahal izateko, herrialde desberdinetan erakunde ezberdinak erabiltzen ditu. Datuen segurtasuna helburu izanik, hauen barne, kongregazioak, sukurtsalak eta elkarlanean aritzen diren antzeko Jehobaren lekukoen erakundeak aurkitzen dira.

Zure datu pertsonalen kontrola ezberdina izango da webguneari ematen diozun erabileraren arabera. Adibidez, herrialde zehatz batetako erakunde legal bati dohaintza bat egiten badiozu, zure izena eta harremanetarako informazioa erakunde legal horri emango zaio dohaintza prozesuan adierazi zitzaizun moduan. Beste adibide gisa, bisita bat eskatzen baduzu, zure izena eta harremanetarako informazioa zure eskaera betetzeko behar-beharrezkoa den Jehobaren lekukoen sukurtsal eta kongregazioari emango zaizkie.

Zu laguntzeko, bizi zaren herrialdeak datu babesari buruzko lege aplikagarriak baditu, herrialde horretako harremanetarako informazioa aurkitu ahal izango duzu Datu babesari buruz harremanetan jartzeko orrian.

DATUEN SEGURTASUNA ETA KONFIDENTZIALTASUNA

 Zure datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna oso garrantzitsua da guretzat. Baimenik gabeko sarrera, informazioaren erabilera edo hedapen desegokia, baimenik gabeko aldaketak, legez kanpoko suntsiketa edo nahigabeko informazio galtzeari aurre egiteko, datu-biltegi eta segurtasun teknika eguneratuak erabiltzen ditugu. Datu pertsonalak erabiltzen dituztenak eta zure datu pertsonalak erabiltzeko kontrataturiko hirugarrengoak, zure informazioaren konfidentzialtasuna gordetzera behartuta daude. Zure datu pertsonalak helburu batekin jaso dira eta helburu hori, aplikagarria den edozein lege edo dokumentuak gordetzeko eskaerak betetzeko arrazoizkoa den denboran zehar gordeko dira.

Zure datu pertsonalak babesten ditugu igarotzean zehar zifratze-protokoloak erabiliz, esaterako, Garraio Geruzako Segurtasuna (TLS ingelesezko siglak dira). Protokolo sarrera mugatuak dituzten ordenagailu sistemak erabiltzen ditugu. Hauek fisikoki, elektronikoki eta prozedura bidez babesturik dauden guneetan egoten dira. Horrela, guri transmititzen zaigun informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna babesten ditugu. Segurtasun neurri zorrotzak ditugu baimenik gabeko edozein sarrera saihesteko.

ADIN TXIKIKOAK

 Gure webgunera sartzen ari zaren herrialdean adinez txikikoa baldin bazara, zure guraso (baten/bien) edo tutorearen baimenarekin bakarrik sartu ditzakezu zure datu pertsonalak webgune honetan. Guraso edo tutorea bazara eta adinez txikikoari webgune honetan bere datu pertsonalak sartzeko baimena ematen badiozu, Politika honek adinez txikikoek duten erabilerari buruz dioena onartzen duzu.

HIRUGARRENGOAK

 Batzuetan, webgune honek edo honekin lotutako aplikazioek hirugarrengo batzuen webguneetara doazen estekak izan ditzakete. Hauen barne, gure izenean zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengo batzuen webgunetara doazen estekak ditu webgune honek (adibidez, formularioak online betetzea). Hirugarrengo baten webgunera sartzean orriaren itxura eta zure nabigatzaileko helbidea aldatu egingo denez, hirugarrengo baten webgunean zaudela jakingo duzu. Gainera, webgune horretan bilatu duzun informazioan oinarrituz, posta elektroniko edo mezuak jaso ditzakezu hirugarrengo honen partetik, besteak beste, zuk eskatutako jardueren informazioari buruzko jakinarazpenak. Hirugarrengo bat aukeratzerakoan, eta geroztik aldian behin, beraien pribatutasun eta datu pertsonalen babes politikak aztertzen dira guk erabiltzen ditugun politiken maila bera betetzen dutela ziurtatzeko. Hala ere, hirugarrengo hauek eskaintzen dituzten aplikazio eta zerbitzuek gure kontrolpean ez dauden programaketa, erabiltzeko baldintza, pribatutasun politika eta baldintza orokorrak dituzte. Hau dela eta, webgune honetan aplikazio eta zerbitzu horien erabilera hirugarrengo horiek ezarritako zerbitzuen baldintzen eta baldintza orokorren araberakoa izango da. Ez dugunez eguneratzeen berri, mesedez, hirugarrengoen zerbitzuak erabili aurretik irakurri itzazu baldintzak. Hirugarrengoen politikei buruzko galderak badituzu, ikus itzazu, mesedez, beraien webgunean agertzen diren politikak.

Webgune honetan Google Maps-en erabilera Google-en pribatutasun politikaren araberakoa da. Google hirugarrengo hornitzaile bat da, beraz, ez daude gure kontrolpean honen aplikazio, programaketa eta zerbitzuen baldintzak. Hau dela eta, webgune honetan Google Maps-en erabilera Google Maps/Google Earth-en gainerako zerbitzuen baldintzen araberakoa da. Ez dugunez eguneratzeen berri, mesedez, Google Maps erabili aurretik irakurri itzazu baldintzak. Ez ezazu Google Maps erabili ez badituzu baldintzak onartzen.

POLITIKA HONEN ALDAKETEI BURUZKO JAKINARAZPENA

 Webgune hau eta honekin lotutako aplikazioak etengabe hobetzen ditugu eta funtzio eta ezaugarri berriak sartzen dizkiogu zerbitzuak hobetu eta gehitzeko. Etengabeko aldaketa hauen, legeen aldaketen eta teknologiaren izaeraren ondorioz, gure datuen erabilera noizean behin aldatuko da. Gure Politika aldatzea beharrezkoa denean, edozein aldaketa orri honetan zintzilikatuko da zer informazio jasotzen dugun eta nola erabiltzen dugun jakin dezazuen.

ACTIVE SCRIPTING EDO JAVASCRIPT

 Scripting-a gure webguneko eta honekin lotutako aplikazioen erabilera hobetzeko erabiltzen da. Teknologia honek zuregana informazioa azkarrago itzultzen laguntzen digu. Webguneak eta honekin lotutako aplikazioek ez dute hau inoiz erabiliko zure ordenagailuan software bat instalatzeko edo baimendu gabeko informazioa lortzeko.

Active Scripting edo Javascript-ak nabigatzailean erabilgarri egon behar dute webguneko atal batzuk ondo ibil daitezen. Nabigatzaile gehienek, ezaugarri hau guneetako toki zehatzetan erabiltzeko edo ez erabiltzeko moduan jartzeko aukera ematen dute. Jo ezazu nabigatzailearen laguntza atalera aukeratutako webguneetan ezaugarri hau nola erabiltzen den jakiteko.