Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

16 IKASGAIA

Zer egin zuen Jesusek lurrean?

Zer egin zuen Jesusek lurrean?

Pertsona askok Jesus babes gabeko haurra, profeta jakintsua edo hil zorian dagoen gizona bezala gogoratzen dute. Baina, berari buruz gehiago ikasi al dezakegu bere bizitza aztertzean? Ikasgai honetan, Jesusek egin zituen gauza garrantzitsuenetariko batzuk aztertuko ditugu. Gainera, hauek guri nola lagundu ahal diguten ikusiko dugu.

1. Zein izan zen Jesusen eginkizun nagusia?

Jesusen eginkizun nagusia Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzea izan zen (Irakurri Lukas 4:43). Eta zeintzuk dira berri on horiek? Jainkoaren Erreinuak edo gobernuak gizakiaren arazo guztiak konponduko dituela. a Hiru urte eta erdiz Jesusek gogor egin zuen lan mezu hau zabaltzeko (Mateo 9:35).

2. Zer helburu zuten Jesusen mirariek?

Bibliak Jainkoak Jesusen bitartez egin zituen «mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarri» asko deskribatzen ditu (Eginak 2:22). Jainkoaren indarrarekin honakoak egin zituen: eguraldia kontrolatu, milaka pertsonari jaten eman, gaixoak sendatu eta hildakoak berpiztu egin zituen ere (Mateo 8:23-27; 14:15-21; Markos 6:56; Lukas 7:11-17). Jesusen mirariek Jainkoak bera bidali zuela argi utzi zuten. Gainera, Jehobak gure arazo guztiak konpontzeko boterea duela adierazi zuten.

3. Zer ikasi dezakegu Jesusen bizimodutik?

Jesusek Jehoba obeditu zuen egoera guztietan (Irakurri Joan 8:29). Jesusek bere Aitak eskatutako guztia egin zuen. Hau bere bizitza osoan egin zuen, nahiz eta pertsona asko bera gelditzen saiatu. Horrela, gizakiak Jainkoa zerbitzatu dezakeela erakutsi zuen egoera zailetan egon arren. Hau egitean, Jesusek eredua eman zigun «haren urratsei jarraituz» joka dezagun (1 Pedro 2:21).

SAKONDUZ

Aztertu Jesusek berri onak nola zabaldu eta mirariak nola egin zituen.

4. Jesusek berri onak zabaldu zituen

Jesusek milaka kilometro egin zituen hautsez beteriko bideetatik berri onei buruz ahal zuen pertsona gehienei predikatzeko. Irakurri Lukas 8:1 eta aztertu elkarrekin:

  • Bera entzuteko hurbiltzen zirenei bakarrik predikatzen al zien Jesusek?

  • Zenbaterainoko esfortzuak egin zituen Jesusek jendea aurkitzeko?

Jainkoak Mesiasek berri onak zabalduko zituela profetizatu zuen. Irakurri Isaias 61:1, 2 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola bete zuen Jesusek profezia hau?

  • Zure ustez, jendeak berri onak entzuteko beharra al du?

5. Jesusek egia baliotsuak irakatsi zituen

Jainkoaren Erreinuaren berri onak predikatzeaz gain, Jesusek ikasgai praktikoak ere irakatsi zituen. Bere Mendiko Hitzaldi famatuan honen adibide batzuk aztertu ditzakegu. Irakurri Mateo 6:14, 34 eta 7:12 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer aholku praktiko eman zituen Jesusek?

  • Aholku hauek oraindik lagungarriak direla uste al duzu?

6. Jesusek mirariak egin zituen

Jehobak Jesusi mirari asko egiteko boterea eman zion. Honen adibide bat ikusteko irakurri Markos 5:25-34 edo ikusi BIDEOA. Ondoren aztertu elkarrekin:

  • Zertaz zegoen konbentzituta gaixorik zegoen emakumea?

  • Zer hunkitzen zaitu mirari honetatik?

Irakurri Joan 5:36 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer frogatu zuten Jesusen mirariek berari buruz?

Ba al zenekien?

Jesusi buruz ezagutzen dugun gehiena Ebanjelioak deituriko Bibliako lau liburutatik dator: Mateo, Markos, Lukas eta Joan. Ebanjelio bakoitzeko idazleak Jesusi buruzko detaile ezberdinak azaldu zituen. Lau liburu hauek bere bizitzaren irudi ikusgarri bat ematen digute.

  • MATEO

    Lehenengo ebanjelioaren idazlea da. Jesusen ikasgaiak azpimarratzen ditu, bereziki, Jainkoaren Erreinuari buruzkoak.

  • MARKOS

    Ebanjelio motzenaren idazlea da. Akzioz beteriko gertaerak deskribatzen ditu.

  • LUKAS

    Bi gaitan zentratzen da: Jesusek otoitzari ematen zion garrantzian eta emakumeak tratatzen zituen modu atseginean.

  • JOAN

    Idazleak Jesusen izaerari buruz informazio asko ematen du. Horretarako, bere lagun minekin eta besteekin izan zituen elkarrizketak kontatzen dizkigu.

ZER DIO JENDEAK? «Jesus gizon on bat izan zen, besterik ez».

  • Eta zuk, zer uste duzu?

LABURPENA

Jesusek Jainkoaren Erreinua predikatu zuen, mirariak egin zituen eta Jehoba egoera guztietan obeditu zuen.

Berrikuspena

  • Zein izan zen Jesusen eginkizun nagusia lurrean?

  • Zer frogatu zuten Jesusen mirariek?

  • Zer ikasgai praktiko irakatsi zituen Jesusek?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu zergatik ziurtatu dezakegun Jesusen mirariak benetan gertatu zirela.

«Zer ikasi dezakegu Jesusen mirariak aztertzean?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2004 uztailak 15)

Ikusi nola aldatu zen gizon baten bizitza Jesus besteez zenbat arduratzen zen ikastean.

«Nire bizitzan garrantzitsuena ni nintzen» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 urriak 1)

a 31.etik 33.erako ikasgaietan sakonago aztertuko da Jainkoaren Erreinua.