Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

59 IKASGAIA

Pertsekuzioan leialki iraun dezakezu!

Pertsekuzioan leialki iraun dezakezu!

Lehenago edo beranduago kristau guztiok oposizioari aurre egin behar diogu. Baita pertsekuzioari ere. Baina, kezkatu behar al gaitu honek?

1. Zergatik espero behar dugu pertsekuzioa jasatea?

Bibliak argi eta garbi dio: «Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak» (2 Timoteori 3:12). Jesusek pertsekuzioa jaso zuen Satanasen munduaren parte ez zelako. Gu ere ez gara mundu honen parte. Beraz, ez gaitu harritzen mundu honetako gobernuen eta erakunde erlijiosoen pertsekuzioa jasotzeak (Joan 15:18, 19).

2. Nola prestatu gaitezke pertsekuziorako?

Jehobarengan dugun konfiantza orain sendotu behar dugu. Egunero berari otoitz egiteko eta bere Hitza irakurtzeko denbora hartu. Gainera, erregularki kongregazioko bileretara joan. Honek guztiak pertsekuzioari ausardiaz aurre egiteko behar duzun indarra emango dizu, pertsekuzioa familiakideen aldetik datorrenean ere. Pertsekuzioa askotan jaso zuen Pablo apostoluak hurrengoa idatzi zuen: «Jauna dut neure alde, ez naiz beldur» (Hebrearrei 13:6).

Erregularki predikatzeak ere gure ausardia sendotzen du. Predikazioari esker, Jehobarengan konfiatzen eta gizonari diogun beldurra gainditzen ikasten dugu (Esaera Zaharrak 29:25). Predikatzeko ausardia orain sendotzen baduzu, ondo prestatuta egongo zara predikatzen jarraitzeko, gobernuek lan hau debekatzen badute ere (1 Tesalonikarrei 2:2).

3. Nola laguntzen digu pertsekuzioa jasateak?

Egia da pertsekuzioa jasatea ez dugula gustukoa. Baina pertsekuzioan leialki irauten dugunean, gure fedea sendotzen da. Gehiago ezin dugula iraun pentsatzen dugunean, Jehobaren laguntza sentitzen dugu eta honek berarengana gehiago hurbiltzen gaitu (Irakurri Santiago 1:2-4). Gu sufritzen ikusteak Jehoba mintzen du. Baina, leialki irauten dugula ikustean, bera poztu egiten da. Bibliak dio: «On egiteagatik sufritu behar baduzue, hori gauza ederra da Jainkoaren aurrean» (1 Pedro 2:20). Jehobak ondorengo bedeinkapena emango die leialki irauten dutenei: Betirako bizia pertsekuziorik gabeko mundu batean (Mateo 24:13).

SAKONDUZ

Ikasi zergatik izan gaitezkeen Jehobari leial pertsekuzioa jasan arren eta berak zer bedeinkapen emango dizkigun hau egiteagatik.

4. Zure familiaren oposizioari aurre egin ahal diozu

Jesusek bazekien gure familiako batzuek ez zutela guk Jehoba zerbitzatzerik nahi izango. Irakurri Mateo 10:34-36 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer gertatu daiteke familiakide batek Jehoba zerbitzatzea erabakitzen duenean?

Honen adibide bat aztertzeko, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egingo zenuke familiakide edo lagun batek Jehobari zerbitzatzen uzteko presionatzen badizu?

Irakurri 27. Salmoa 10 eta Markos 10:29, 30. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Nola lagundu ahal dizu promesa honek familiaren edo lagunen oposizioari aurre egiten?

5. Jarraitu Jehoba adoratzen pertsekuzioa jasan arren

Jehoba zerbitzatzeko ausardia behar dugu. Batez ere, besteek guk hau ez egitera bultzatu nahi gaituztenean. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola sendotzen dute bideo honetako ereduek zure ausardia?

Irakurri Eginak 5:27-29 eta Hebrearrei 10:24, 25. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Gure predikatze-lana edo bilerak debekatuta egon arren, zergatik da hain garrantzitsua Jehoba adoratzen jarraitzea?

6. Jehobak leialki irauten lagunduko digu

Adin eta jatorri ezberdinetako Jehobaren lekukoek, Jehoba leialki zerbitzatzen jarraitu dute pertsekuzioa jasan arren. Zerk lagundu zien aztertzeko, ikusi BIDEOA. Ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Zerk lagundu zien Lekukoei leialki irauten?

Irakurri Erromatarrei 8:35, 37-39 eta 2 Korintoarrei 4:7. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Nola ziurtatzen digute aipu hauek edozein probaren aurrean leialki iraun dezakegula?

Irakurri Mateo 5:10-12 eta aztertu elkarrekin:

  • Pertsekuzioa jasan arren, zergatik izan gaitezke zoriontsu?

Milioika Jehobaren lekukok oposizioa jasan arren, Jehoba leialki zerbitzatzen jarraitu dute. Zuk ere lortu dezakezu!

ZER DIO JENDEAK? «Nik ezingo nuke pertsekuzioa jasan».

  • Zer Bibliako aipuk eman ahal die behar duten konfiantza?

LABURPENA

Jehobak asko estimatzen ditu bera zerbitzatzeko egiten ditugun ahaleginak, pertsekuzioa jasan arren. Bere laguntzarekin leialki iraun dezakegu!

Berrikuspena

  • Zergatik itxaron behar dugu kristauok pertsekuzioa jasatea?

  • Zer egin dezakegu gaur pertsekuzioa iristen denerako prest egoteko?

  • Edozein probapean Jehoba zerbitzatu dezakegu. Zerk lagundu ahal digu honetan konfiantza izaten?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikusi nola lagundu zion Jehobak anaia gazte bati leialki irauten, neutral izateagatik atxilotuta zegoenean.

Leialki irauten pertsekuzioa jasan arren (2:34)

Aztertu zerk lagundu zion bikote bati Jehoba urte askoz leialki zerbitzatzen, oposizioa jasan arren.

Jehoba zerbitzatuz aldaketak jasan arren (7:11)

Ikasi nola izan ahal zaren ausarta pertsekuzioa jasatean.

«Prestatu orain pertsekuziorako» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2019 uztaila)

Nola ikusi behar dugu familiako oposizioa? Eta nola egin ahal diegu aurre honek ekartzen dituen probei?

«Egiak bakearen ordez banaketa ekartzen du» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2017 urria)