Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JW LIBRARY

Jaitsi eta erabili Bibliak (iOS)

Jaitsi eta erabili Bibliak (iOS)

Biblia irakurri eta aztertzea da JW Libraryren ezaugarri nagusietako bat.

Jarrai itzazu ondorengo argibideak Bibliak jaitsi eta erabiltzeko:

 Biblia jaitsi

Biblia-itzulpenak jaitsi ditzakezu internetik gabe irakurri eta aztertzeko.

  • Ukitu Biblia botoia biblia-liburuen zerrenda ikusteko.

  • Ukitu Hizkuntzak botoia eskuragarri dauden Biblia guztiak ikusteko. Gehien erabiltzen dituzun biblia-itzulpenak zerrendaren goialdean daude. Hizkuntza baten izena edo biblia-itzulpen bat idatziz ere egin dezakezu bilaketa zerrendan. Adibidez, idatzi «int» ingelesezko Kingdom Interlineara aurkitzeko edo «port» portugesez dauden Biblia guztiak aurkitzeko.

  • Jaitsi ez dituzun Bibliak laino baten irudiarekin agertzen dira. Ukitu Biblia bat jaisteko. Biblia gailuan jaitsi orduko, lainoa desagertu egiten da. Ukitu Biblian, berriz ere, irakurri ahal izateko.

Nahi duzun biblia-itzulpena ez baduzu aurkitzen, berrikusi ezazu beranduago. Itzulpen gehiago sartuko dira eskuragarri dauden heinean.

 Biblia ezabatu

Biblia-itzulpen bat erabiltzen ez baduzu edo gailuan leku gehiago izan nahi baduzu, ezabatu egin dezakezu.

Ukitu Biblia botoia eta, ondoren, Hizkuntza aukeran biblia-itzulpenen zerrenda irekitzeko. Ezabatzeko, pasa ezazu hatza ezabatu nahi duzun Bibliaren gainean, ondoren, ukitu Ezabatu botoia.

 Bibliaren eguneratzeak

Noizbehinka, jaitsita duzun Biblia baten eguneratzea eskuragarri izan dezakezu.

Eguneratu daitekeen Biblia eguneratze-irudiarekin azalduko da. Biblia bat ukitzen duzunean, eguneratze bat eskuragarri duzula esaten duen mezua ikusiko duzu. Ukitu Jaitsi eguneratzeko edo Orain ez duzun bertsioa irakurtzen jarraitzeko.

Ezaugarri hauek 2015eko otsailean argitaratu ziren JW Library 1.4 bertsiokoak dira. Bertsio hau iOS 6.0 edo geroagokoekin da bateragarria. Ezaugarri hauek ezin badituzu ikusi, Ezaugarri berrienak atalaren argibideak jarraitu itzazu «Hasi JW Library erabiltzen (iOS)» artikuluan.