Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JW LIBRARY

Hasi JW Library erabiltzen (iOS)

Hasi JW Library erabiltzen (iOS)

Ongi etorri JW Libraryra. Aplikazio hau Biblia irakurri eta aztertzeko prestatu da. Honen ezaugarri nagusietara pantailaren behealdean duzun barra erabiliz sar zaitezke.

 Biblia

Biblia ikuspegiak biblia-itzulpenak irakurtzen eta instalatzen uzten dizu. Ukitu biblia-liburua eta kapitulu zenbakia irakurtzen hasteko. Irakurtzen duzun bitartean, oharrak, erreferentziak eta beste biblia-itzulpen batzuk ikus ditzakezu Azterketa panelean.

Beste biblia-aipu bat bilatzeko, ukitu berriro Biblia biblia-liburuen zerrendara itzultzeko.

 Argitalpenak

Argitalpenak botoiak argitalpenak, audioak eta bideoak ikusteko aukera ematen dizu. Irakurtzen hasteko, ukitu argitalpena eta artikulua. Irakurri ahala, bertan agertzen diren aipuak ere irakurri ditzakezu. Biblia-aipua ukitzen baduzu, Azterketa panelean agertuko da. Ukitu Azterketa paneleko esteka, bertseta Biblian aurkitzeko.

Beste argitalpen bat irekitzeko, ukitu Argitalpenak botoia argitalpenen zerrendara itzultzeko.

 Eguneko aipua

Eguneko aipua irakurtzeko, ukitu Eguneko aipua botoia.

 Bilerak

Ukitu Bilerak botoia bileran beharko dituzun argitalpenak ikusteko.

 Online

Online atalak gure webgune ofizialetara joateko estekak ditu.

 Ezaugarri berrienak

JW Libraryren azken ezaugarriak izateko, eduki zure gailua eguneratuta.

Ziurtatu zure gailuarentzat erabilgarri dagoen IOSen azken bertsioa izateaz. Informazio gehiagorako, ikusi ondorengo esteka: https://support.apple.com/es-es/HT204204.

Zure erosotasunerako, aplikazioaren eguneraketak automatikoki egin daitezke. Aukera hau zure gailuaren ezarpenetan aurkitzen da. Informazio gehiagorako, ikusi ondorengo esteka: https://support.apple.com/es-es/HT202180.